Gizarte aldaketa

Manifestazioa Lillen, 2009

Gizarte aldaketa guztiz loturik dago, eskuarki, gizarte zientziekin eta, bereziki, soziologiarekin. Izan ere, gizarte zientzia guztiek gizarte aldaketa jakin batean dute sorburua, eta gizarte tradizionalaren amaierarekin eta gizarte moderno edo industrialaren sarrerarekin batera gauzatu ziren, XVIII. mende bukaeran. Orduz geroztik, gizarte honen garapena nolakoa izango zen iragartzera eta horrelakoa izan zedin beharrezkoak ziren aldaketak eragitera emanak egon ziren gizarte zientziak.


Gizakia, gizarte aktore gisa

Soziologia

Gizarte zientziak

Aspektu orokorrak

Gizarte ikerkuntza
Gizarte teoria · Teoria soziologikoa
Praktika soziologikoa

Alorrak edo gertuko alorrak

Kriminologia · Demografia
Gizarte mugimenduak
Gizarte psikologia · Soziolinguistika
Soziologiaren arloak: Ekonomia
Erlijioa · Ezagutza · Generoa
Gizarte egitura · Hezkuntza
Hiria · Hizkuntza · Kultura
Legea · Politika · Zientzia

Kategoriak eta zerrendak
Soziologoak · Aldizkariak

Esan daiteke gizarte aldaketaren gaineko azterketak garai hartan egon bazeuden oinarrizko baldintza batzuk (gizarte, ekonomia eta adimen mailakoak) eskatzen dituela, aldi berean gertatu baitziren industrializazioa, politika munduaren antolamendua eta Ilustrazioa, «gizartearen aroa» deitu dena ekarriko zutena. Garai horretan gizakia da gizartearen eta gizarteko produktu guztien oinarria. Pertsona ulertzeko modu berria da, geroago baldintzatuko duen munduaren sortzaile gisa ikusten da gizakia, bizi eta ezagutzen duen historian oinarritutako sortzaile bakar gisa alegia. Gizartea historia delako ideia bereganatuta eta gizartea eta kultura, beren osotasunean, gizakiaren ekintzen uzta dela jakinda, pertsona «berri» hau zegoena nola sortu zen aztertzeari ekin zion eta etorkizun (denontzako bidezkoa, berdina eta askea) baten jabe sentitzen hasi zen, eta ondorioz, ezin burutik aldendu zitzakeen gizarte aldaketaren ideia eta honen ideia eraginkorrenetako bat: aurrerapenaren ideia, alegia.

Horrek ez du esan nahi aurreko zibilizazio eta garaietako gizarteetan, erakundeetan eta kulturetan aldaketak aztertzen ez zirenik; baina modu metaforikoago batez egiten ziren azterketak, azalpen naturalak eta naturaz gaindikoak ematen ziren. Ikuspegi horren arabera, aldaketen eragileak gizarteez kanpoko esparruetatik etorriak ziren (Jainkoen borondatearen ondorioak ziren batez ere), edo gizakiak ezin mendean eduki zitzakeen eragileak ziren, eskutik ihes egiten dion patuari estekaturik balego bezala. Baina guztia aldatzen da garai modernoarekin, gizakiak ez du bere burua patuari lotuta ikusiko, aldiz, bere etorkizuna aukeratzen duen pertsona aske gisa ikusiko du.

Gizarte aldaketa zertan den zehazteko orduan, irauten duen nortasunean eta denboraren joanean gertatzen diren ondoz ondoko aldaketa etengabeen ondorioa dela esan genezake. Aldaketak, denbora eta irauten duen nortasuna funtsezko hitzak dira definizio honetan. Hiru elementuok aztertu beharra daude aztergai dugun gai bakoitzean: familia, balioak, guraso izatea, lan egiteko era eta abar. Horrenbestez, hautaturiko objektua zertan desberdintzen den aztertu behar da, xehe-xehe mugatu behar da objektua, ondo zehaztu behar da zertan den objektuaren muina eta zer elementuz dagoen osatuta. Gizarte aldaketa batez hitz egin ahal izateko ondo zehaztu behar dira zeintzuk izan diren aldaketak bizi izan dituzten objektuen alderdiak, eta zehaztasunez deskribatu behar dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne